XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Kultur-ekhoizpenaren ekhintza bethi burufuin baten mugetan egiten da.

Burufuinean dagoenaren ithurria kanpoko empeirian dago.

Hau baino gehiago empeiria possiblea izan ledin beharrezkoa diren a-priorizko strukturak, gizonak, mendez mende, bere bilhakatze bidean beretzakotu ditu, eta a-priorizko ezagutza bezala, hereditatea bezala, khromosometan darama.

Beraz badago elkhar ekhintza, a-priorizko ezagupenen eta a-posteriorizko praktikaren bidez; bainan elkhar-ekhintza hunen zentzua eredu determinatuan dihoa; a-priorizko ekhintzaren ondorioa oso handiagoa a-posteriorizkoak hereditatearen gainean eduk dezakena baino, hau ia ezin-nabarizkoa.

Gizonak bere lehen urtheetan nahi-eta-ez kultur-obu baten strukturak beretzakotzen ditu.

Struktura haukiek geroagoko experientzia osoa klassifikatzen eta influentziatzen dute.

Kultur-obuaren faktuak eztira eragileak baldin eta gizon konkretuen burufuinetan finkatzen ezpadira.

Hortakotz kultur goraren ekhoizpenak bethi gizon konkretuen ekhoizpenak dira.

Hemen eztago sozializazionerik, hunelako idea absurdua da, eta batez ere bere bizian nehoiz ere pentsatzen eztuen person batentzat demagogia bezala presentatzen da.

(IHARTZADAR HEIKO SAGREDO: Zehatz).

e) Goiz batean, amets nahasi baten ondotik itzartzean, Gergor Samsak, ohean zetzala, bere burua intsektu izugarri bat bihurtuta ikusi zuen.

Bizkar aldeko kaska gogorraz etzanda zegoen, eta burua pixka bat altxatzean, bere sabel ilun irtena ikusi zuen maskor borobilez aseta; bai, oso irtenak, ohe gainekoa nekez sostengatzen baitzen han eta behera linburtzen zen gutika.

Konta ezineko zangoak, oso mehe eta ahulak bere lehengo bernen aldean, bere begien aurrean eragiten ziren funts gabeki.

- Zer gertatu zait?.

Ez zuen ametsik egiten, ez.

Bere gela, egiazko gela bat, oso tti kia bazen ere, ohi bezala ageri zen, lau pareta ezagun haien artean.

(KAFKA: Itxura aldaketa).